PROIEKTUA

AUTOGAME proiektuaren helburua ibilgailuen eskema elektrikoen matxuren aurkitze eta diagnostikoari buruzko joku serio bat garatzea da.
Ibilgailuen elektrizitatearen arloan kokatzen da.
Lanbide heziketara bideratuta dago, baina malgutasun handia dauka eta hezkuntzako beste aplikazio-eremu batzuetara bideratu ahal da.
Jokoa gelako material osagarri bezala pentsatu da.
Ikasleek eskema elektrikoetan, bai matxurak eta bai matxura hauen zergatia (matxuratuta dagoen osagaia) aurkitu behar dute.
Ikasleari eskema elektrikoak aurkezten zaizkio eta honek matxura bakarra aurkitu behar du zirkuituan. Hau eginda hurrengo jardueran jarraitzen du.

PROGRAMATZAILEAK EZ DIRENENTZAKO zirkuituen editorea

Programatzaileak ez diren Automozioko irakasleentzat, bizitza errazteko editorea lortu dugu.
Editore honekin jarduerak (zirkuituak matxurekin) gehitu ditzakegu gure jokura.
Jokoa aberasteko, gure komunitatean ehundaka jarduera partekatu ahal izango ditugu.

Beste espezialitateko irakasleek ere erabili dezakete, mota desberdinetako zirkuituak editatzeko.

 

Software libreko proiektua da hau.
Irakasleek sortutako jarduera guztiak partekatzeko komunitate bat sortuko dugu.

opensource