02 EGOERA ARGIAK

Egoera-argien zirkuituaren eginkizuna

Argiztapen arruntaren —posizio argien— eginkizuna da geldirik edo martxan dagoen ibilgailu baten kokapenaren nahiz haren zabaleraren berri ematea gidariei eta oinezkoei ikuspen gutxi dagoenean; esaterako, eguzkia sartzen denetik irteten den arte, ikusmen gutxikotzat hartutako eremuetan (tunelak, adibidez) edo giro-baldintza txarretan.

 Arau aplikagarriak

Europako Batasunak hau ezartzen du 76/758/EEE eta 89/277/EEE direktibetan, zirkulazio-kodean eta ibilgailuen arautegi orokorrean (X. eranskina): “egoera-argiak izan behar dituzte 2.100 mm baino gutxiagoko ibilgailu guztiek. Gauez, gutxienez 150 metrora ikusi behar dira eguraldi argia dagoenean, eta ez dituzte itsutu behar bide publikoaren gainerako erabiltzaileak”.

2,1 metro baino gehiago badituzte zabalean, edo 6 metro baino gehiago luzeran, galibo-argiak ere izan beharko dituzte.

 Osagaien ezaugarriak eta kokapena

Autoek bi argi zuri izaten dituzte aurrean; argi horia igortzen duten faroekin (laburrak/luzeak) batera doazenean, hori arautukoak ere izan daitezke. Atzean, berriz, bi argi gorri izan behar dituzte, eta argi horiek atzeko beste edozein argirekin batera joan daitezke.

Atzeko nahiz aurreko argiak batera piztu behar dira. “Argiak ibilgailuaren kanpoko ertzetatik ahalik eta gertuena kokatu behar dira eta, edonola ere, ertzetik 400 mm baino gutxiagora”. Autoak alboko bi edo lau egoera-argi izan ditzake, ahal dela bi ibilgailuaren alde bakoitzean, eta derrigorrezko argien ezaugarri berak izango dituzte.

Motorren kasuan, aurrean kolore zuriko edo hori arautuko argi bat edo bi jar daitezke, eta gorri bat edo bi atzean. Aurrean eta atzean argi bana jartzea erabakiz gero, simetriaren luzetarako planoan egongo dira; aurrean eta atzean bina jartzea erabakiz gero, berriz, luzetarako planoarekiko simetriko jarriko dira.

“Motorrak sidekarra badu, sidekarrak argi bat izango du aurrealdean eta beste bat atzealdean, eta biek ezarritako kolore- eta ikuspen-baldintzak bete beharko dituzte”.

 

02 luces de posicion en reposo

Leave a Comment

Your email address will not be published.